lunes, 30 de mayo de 2011

Euskal lurraldeak VIII. eta XI.mendeen bitartean

Lehenengo erreferentziak Alfontso III.aren kronikan azaltzen dira.IX.mendearen bukaeran edo X. mendearenhasieran idatzi zen,Alfontso I.aren erregealdiari buruz.Bertan adierazten da Araba, Bizkaia,Karrantza, eta Urduña ez zituztela inoiz konkistatu eta beti egon zirela hango biztanleen esku.

Gaur egun arte iraun duten dokumentuen arabera,hauxe zen euskal lurraldeen antolaketa mende horietan:
  • Araba.Konderria zen IX. mendean, eta egungo lurralde gehiena hartzen zuen.822.urte aldera, Vela Jiménez familia aipatzen da, eta Arabako kondeak zirela azaltzen da.
  • Bizkaia.X.mendearen hasieran konderria zela aipatzen da, eta XI.mendean, jaurerria.Jaun bat zen Bizkaiko buru.Lehen jauna Inigo Lopez izan zen, Haro familiaren fundatzailea.Bizkaiko hedadura txikiagoa zen garai hartan gaur egun baino, Nerbioi eta Derba ibaien arteko lurraldeak soilik hartzen baitzituzten.
  • Gipuzkoa.Iturri gutxi daude, eta 1025.urtean azaltzen da lehen aldiz Ipuzkoa izenarekin, Iruñeko Erresumako gobernuaren mende.

Gizartearen antolaketa

Euskal gizartea landan bizi zen,eta nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera nagusiak.
Gizartea bakandua zegoen eta independientea zen, herrixka txiki batzuk eta itsas portuak baino ez zeuden.
Pixkanakam, gizarte feudala eratzen hasi zen, eta familia boteretsuak sortu ziren. Gainerako biztanleak, nekazariak ziren eta lurra lantzen zuten.

1 comentario: